HALA DZIPO KULTUR ELKARTEA irabazi asmorik gabeko elkarte ireki, euskaldun eta inklusiboa da, euskal musika eta kulturaren arloan, herri mugimenduan eta gizarte langintzan eskarmentu handia duten pertsonez osaturik dagoena.
Urte luze hauetan zehar gure egitasmoak bide ezberdinak hartu ditu.Gaur egun, asko dira aurrera eramaten ditugun proiektuak. Aipagarrienak, Hala Dzipo Herri Musika Eskola, Kikarartean Espazio KreaKtiboa eta Bizi On ongizate gunea dira.
Gure hezkuntza proiektuan murgildu nahi? Bada, informa zaitez konpromiso barik!
Informazio gehiagorako, sakatu botoian, deitu 944 38 55 41 edo idatzi gaitzazu haladzipo@haladzipo.org
INFORMAZIO OROKORRA INFORMACION GENERALHala Dzipo Kultur Elkartea orain 30 urte baino gehiago sortzen da Barakaldo herrian. Elkartearen helburu nagusia: euskal folklorea ezagutu, zabaldu eta berreskuratzea.
“Hala Dzipo Euskal Musika Eskola” sortzen dugu. Euskal musikaren irakaskuntzan trebatzen gara eta apurka apurka lan taldea osatzen da.
Ofizialtasuna. Eskolak instituzioen oniritzia eta ofizialtasuna lortzen ditu. Geroztik, “Euskal musika eskola” izatetik, “Herri Musika Eskola” izatera pasako gara, herrian dagoen kultur aniztasunari erantzunez, gaur egungo joera berrietara egokituz eta gure lanari bide berriak irekiz.
Proiektu hezitzaileak sortzen hasten gara. Eskoletan euskal musika lantzeko material didaktikoak sortzen hasten gara, euskal musika eta ohiturak eskoletan ere lantzeko xedearekin. Material hauen lanketari esker, gure lana zabaldu eta eskoletan elkarbizitza proiektuak bideratzen hasiko gara, musika eta artearen bidez ingurunea eralda daitekeela frogatuz.
Proiektu eta espazio berritzaileetan murgiltzen hasten gara. Batetik, Kikarartean Espazio KreaKtiboa sortzen dugu: elkarlanean kultura arloko lanak partekatzeko espazio sortzailea. Bestetik, osasun eta ongizate emozionalari begira, sinergiak sortzeko “Bizi On” balioanitzeko espazio berria sortzen dugu. Modu honetan, gure proiektua borobiltzen dugu, helburu bakar batekin: musika, artea, kultura, osasuna… tresna gisa erabiliz, ingurunea eraldatzea.